Parrandarako abestiekin CDa osatuko du Ttur-tturrek
Udari begira parrandarako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarriko du, uztailaren erdialdera arte. Astero 10 kanta aukeratuko dituzte, eta Oiartzun Irratiko lehiaketaren tartean gustukoena bozkatzeko aukera izango dute...
Udari begira parrandarako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarriko du, uztailaren erdialdera arte.
Astero 10 kanta aukeratuko dituzte, eta Oiartzun Irratiko lehiaketaren tartean gustukoena bozkatzeko aukera izango dute entzuleek. Horrela, aste bakoitzean boto gehien lortu dituztenekin osatuko dute CDa.
Irratiko lehiaketaren tarteaz gain, Ttur-tturrek Facebooken duen kontuan ere bozkatzeko aukera izango da.

