Ospitalera doan autobusak orduroko maiztasuna du gaurtik
Egunero hamasei autobus zerbitzu izango dira Bidasoko Ospitalera joateko. Gaur jarri dituzte martxan linea berriak eta ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan autobusa Hon...
Egunero hamasei autobus zerbitzu izango dira Bidasoko Ospitalera joateko. Gaur jarri dituzte martxan linea berriak eta ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan autobusa Hondarribirantz etortzean, aireportuko geltokian geratuko da, bertako erabiltzaileei zerbitzua emateko.
Hondarribiko Gorbenu taldeak gainera, berriz eskatu du behin betiko irtenbidea ematea Irungo erdialdera iristen den autobus linea berriari. Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobus hori, E-25 linea, ordu laurdenero da, baina martxoaren 1ean ibilbidea aldatu egin zioten: Colon pasealekuan eskuinera egiten du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Hala, hondarribiarrek ezin dute autobusean iritsi San Juan plazaraino.
Hondarribiko Udala, Foru Aldundia eta enpresa esleipenduna ados daude, bai maiztasunei, eta baita ibilbideari dagokionez. Falta den bakarra Irungo Udalak hobekuntza hori onartzea. Akordio horretan autobusen maiztasuna adostuta dago: 06:20ean hasiko litzateke, eta ordu erditik ordu erdirakoa izango da. Ibilbidea ondorengoa litzateke: Minasoroeta, Kosta, Amute, Mendelu, Hondarribia kalea, Kolon ibilbilbidea, San Juan plaza eta Palmera Montero.

