‘Kantu kantari’ CDa aurkeztu du Errenteria Musikalek
Errenteria Musikalek CD berria aurkeztu du, dagoeneko, argitaratzen duen hirugarrena: Kantu kantari. Hamalau abestiz osatutako diskoa da: 11 pot-pourri (43 kantu tradizionalen nahasketa) eta bi abesti berri eta instrumental bat. Nahasketak gaiaren arab...
Errenteria Musikalek CD berria aurkeztu du, dagoeneko, argitaratzen duen hirugarrena: Kantu kantari. Hamalau abestiz osatutako diskoa da: 11 pot-pourri (43 kantu tradizionalen nahasketa) eta bi abesti berri eta instrumental bat. Nahasketak gaiaren arabera egin dituzte, eta lau gaietan banatu dituzte: Amodiozkoak, Herrimina, Errenteriako porrusalda eta Bazkal ostean.
Diskoaren zati instrumentala Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleek egin dute, baina abesterako garaian, Garrintzi, Landarbaso eta Orereta abesbatzen laguntza izan dute. Abesti gehienak Garrintzik egin ditu, hain zuzen, 11 pot-pourriak, eta beste bi abesbatzek abesti bana kantatu dute.
Lan horren bidez, betiko kantuak denboran galtzea saihestu nahi dutela adierazi dute.
Horiek denda espezializatuen salduko dituzte 10 euroan.

