Ivan Garciaren argazkiak Modottik ikus daitezke
Hendaiako Ivan Garcia Oñateren argazkiak ikusgai jarri dituzte Modottin. Momentos erakusketa herenegun inauguratu zuten eta hilaren 30a arte izango da ikusgai Kale Nagusiko 24. zenbakian. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat e...
Hendaiako Ivan Garcia Oñateren argazkiak ikusgai jarri dituzte Modottin. Momentos erakusketa herenegun inauguratu zuten eta hilaren 30a arte izango da ikusgai Kale Nagusiko 24. zenbakian. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita dago. Tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du eta Leioako fakultatean Arte Ederrak ikasten ari den Ivan Garcia gaztearen txanda da oraingoa.

