Ihoteen inguruan lantalde bat ariko da lanean, irailetik
Material didaktikoa prestatzea dute erronketako bat; herritarren ekarpenak eskertuko dituzte Joan den larunbatean Ihote Mintegia egin zuten Auzokalten, Ihote Taldeak antolatuta. 25 lagun inguru elkartu ziren bertan. Ihoteak nondik datozen ikasteko aukera izan zuten askok, eta ihoteak nolakoak izan behar duten hausnartu zuten denek.Hala, egiteke dauden lanak aurrera eramateko, irailetik aurrera lantalde bat osatzea erabaki zuten. Nora joan nahi duten erabaki aurretik, ihoteak nondik datozen errepasatu zuten: Pello Añorga, Xabier Susperregi eta Ihote Berreskuratzaile Taldeko kideak izan ziren jaiaren nondik norakoak azaldu zituztenak. Hogei urtetik gora dira ihoteak berreskuratu zituztenetik, eta egun jaian parte hartzen duten asko ihoteekin jaio ziren. Horregatik zen beharrezkoa, egungo taldearen ustez, ihoteen jatorria gogoraraztea. Nortasun propioa duen jaia bihurtu dira ihoteak, bereziki, azken urteetan. Beste inauterietatik bereiztu ondoren (asteburu bat lehenago egiten dituzte orain), gehiago indartu dira. Urtetik urtera, gainera, elementuak gehitzen joan dira. Jai hori aurrera ateratzeko, baina, ez zegoen lantalde finkorik. Urtero, jaiaren bezperatan, hainbat herritar elkartzen dira, eta gainontzeko herritarrentzat jaia antolatzen dute. Mintegian, zertxobait gehiago antolatu behar dutela ikusi zuten, urtero, Gabonak pasatu bezain laster, «ia zezenak harrapatzen» dielako. Lantalde hori irailean lanean hastea nahi dute, hala, denborarekin ihoteak prestatzeko, eta aldaketak proposatzen badira, aldaketa horiek aurrera ateratzeko. Ideietako bat mahai [...]
Material didaktikoa prestatzea dute erronketako bat; herritarren ekarpenak eskertuko dituzte
Joan den larunbatean Ihote Mintegia egin zuten Auzokalten, Ihote Taldeak antolatuta. 25 lagun inguru elkartu ziren bertan. Ihoteak nondik datozen ikasteko aukera izan zuten askok, eta ihoteak nolakoak izan behar duten hausnartu zuten denek.Hala, egiteke dauden lanak aurrera eramateko, irailetik aurrera lantalde bat osatzea erabaki zuten.
Nora joan nahi duten erabaki aurretik, ihoteak nondik datozen errepasatu zuten: Pello Añorga, Xabier Susperregi eta Ihote Berreskuratzaile Taldeko kideak izan ziren jaiaren nondik norakoak azaldu zituztenak. Hogei urtetik gora dira ihoteak berreskuratu zituztenetik, eta egun jaian parte hartzen duten asko ihoteekin jaio ziren. Horregatik zen beharrezkoa, egungo taldearen ustez, ihoteen jatorria gogoraraztea.
Nortasun propioa duen jaia bihurtu dira ihoteak, bereziki, azken urteetan. Beste inauterietatik bereiztu ondoren (asteburu bat lehenago egiten dituzte orain), gehiago indartu dira. Urtetik urtera, gainera, elementuak gehitzen joan dira.
Jai hori aurrera ateratzeko, baina, ez zegoen lantalde finkorik. Urtero, jaiaren bezperatan, hainbat herritar elkartzen dira, eta gainontzeko herritarrentzat jaia antolatzen dute. Mintegian, zertxobait gehiago antolatu behar dutela ikusi zuten, urtero, Gabonak pasatu bezain laster, «ia zezenak harrapatzen» dielako.
Lantalde hori irailean lanean hastea nahi dute, hala, denborarekin ihoteak prestatzeko, eta aldaketak proposatzen badira, aldaketa horiek aurrera ateratzeko. Ideietako bat mahai gainean dute dagoeneko: herriko ikastetxeetan lantzeko material didaktikoa sortzea.
Lan garrantzitsua
Orain arte lanean aritu direnek gogorarazi dutenez, ahal izan duten moduan aritu dira jaia antolatzen. Jaiak oihartzuna hartu du, ordea, eta ikastetxeetatik material didaktikoa eskatu diete, esaterako. Hori egin nahi dute, baina errespetua ematen die gaiak: «Ondo landu behar dugu idatzita geratuko dena». Herritarren ekarpenak eskertuko dituzte.

