Hainbat kirol jarduera antolatu dituzte Kirolkide 2012 programaren barruan
Dagoeneko eskura dago kirol instalazioetan helduentzat antolatu dituzten kirol jardueren zerrenda. Berrikuntza gisa, kuota bakarra ordainduta aukera izango da Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetan Kirolkide uda 2012 programaren barruan antolatuta...
Dagoeneko eskura dago kirol instalazioetan helduentzat antolatu dituzten kirol jardueren zerrenda. Berrikuntza gisa, kuota bakarra ordainduta aukera izango da Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetan Kirolkide uda 2012 programaren barruan antolatutako ekimen guztietan.
Kirolkide 2012 etzi hasiko da, hilabeteko iraupena izango du eta hainbat jarduera antolatu dituzte astelehenetik ostegunera. 23,71 euro ordainduta, tonifikazioa, pilates, ciclo indoor, stretching eta gap saioetan parte hartu daiteke. Izena eman ahal izateko ezinbesteko baldintza da 16 urte baino gehiago izatea. Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako kiroldegiko 943 44 96 9edo fanderiako kiroldegiko 943 34 44 23 telefono zenbakietara deitu edo Kirol Patronatuaren web gunera jo dezakete interesdunek.

