Gaztelekuko abesti onena Altzibarko jaietan aukeratuko dute
Hiru abesti sortu dituzte Gaztelekuko kideek, Nuendo programarekin egin duten ikastaroan Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru...
Hiru abesti sortu dituzte Gaztelekuko kideek, Nuendo programarekin egin duten ikastaroan
Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru horiek Facebook-en (Gazteleku Altzibar bilatuta) jarri dituzte Gaztelekuko kideek, jendeak gustukoena aukera dezan.
Hilaren 29an, berriz, finala egingo dute Altzibarko jaien barruan, Gaztelekuko txosnan. Kontzertuak, DJak eta zozketak iragarri dituzte.

