Etorkinek euskaraz ikasteko egitasmo berria
Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute. Ahozko komunikazioari zuzenduta dago, eta parte hartzaileak mahai baten inguruan eserita hasiko dira erabiltzen egunerokotasunean erabiltzen ...
Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute. Ahozko komunikazioari zuzenduta dago, eta parte hartzaileak mahai baten inguruan eserita hasiko dira erabiltzen egunerokotasunean erabiltzen diren hitzak eta esamoldeak. Antolatzaileen arabera, kontuan izango dituzte partaideen interesak.
Astero bilduko dira Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitzan, 16:30ean. Eskolak doan izango dira, eta aurretik ez da beharrezkoa izena ematea. Gaineratu dutenez, ez da ikastaro mugatu bat izango ere: talde iraunkor bat sortzea da asmoa, eta urte osoan zehar parte hartzaile berriak sartzeko aukera izango dute.
Gainera, guraso diren partaideak kontuan izango dituzte, eta haurrentzako jarduerak antolatuko dituzte.
Informazio gehiago honako telefono zenbakietan: 645 73 38 18 (Petra Elser) eta 943 44 96 13 (Euskara Departamentua).

