Errifako bizikleta
Haurtzaro Ikastolako Eguna aurrera ateratzeko, eta DBH 3. mailako ikasleen ikas bidaia finantzatzeko, zozketa bat prestatu zuten ikasleek. Caravanas Oiartzunek lagunduta, bizikleta bat zozkatu zuten. DBHko ikasleak jo eta ke aritu ziren herritik barren...
Haurtzaro Ikastolako Eguna aurrera ateratzeko, eta DBH 3. mailako ikasleen ikas bidaia finantzatzeko, zozketa bat prestatu zuten ikasleek. Caravanas Oiartzunek lagunduta, bizikleta bat zozkatu zuten. DBHko ikasleak jo eta ke aritu ziren herritik barrena zozketako txartelak saltzen. Igande hartako ONCEko zozketan zenbaki saritua hauxe izan zen: 4.832. Zenbaki bereko errifaren jabea berehala azaldu da: Unai Mitxelena Puy DBH 3B gelako ikaslea.


