Talaia bidetik hiru orduko txangoa egingo dute etzi
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatuta, Talaia bidetik irteera egingo dute etzi. Hondarribian hasten da Talaia bidea; itsasoaren ondotik doa lehen zatia, eta Donibanera hurbildu ahala, mendian gora egiten du. Zortzi kilometro eta erdiko txango...
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatuta, Talaia bidetik irteera egingo dute etzi. Hondarribian hasten da Talaia bidea; itsasoaren ondotik doa lehen zatia, eta Donibanera hurbildu ahala, mendian gora egiten du. Zortzi kilometro eta erdiko txango gidatua prestatu dute, eta ibilbide erraza izango da. Monitore batek gidatuko du bidea, eta goizeko hamarretan bilduko dira Hondarribiko kaiko aparkalekuan. Hiru orduko ibilaldia doan izango da.

