Pasaitar ordezkaritza Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketan
Igandean, 11:00etan jokatuko da Zumaian Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa, eta bertan izango dira Trintxerpeko Donostia Kayak eta Pasaia Kayak klub anaietako palistak, 13 kilometro inguruko ibilbidea betetzeko. Gizonen Seniorren kategorian, K-1ean, Lan...
Igandean, 11:00etan jokatuko da Zumaian Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa, eta bertan izango dira Trintxerpeko Donostia Kayak eta Pasaia Kayak klub anaietako palistak, 13 kilometro inguruko ibilbidea betetzeko. Gizonen Seniorren kategorian, K-1ean, Lander Rodriguez eta Aritz Araneta podiumerako kandidatu sendoak dira, eta Landerrek igandean Iparraldeko Getarian lortutako garaipena biribildu nahiko du. Emakumeen Senior Mailan, Ainara Benaventek ez daki oraindik noren kontra lehiatu beharko duen, baina estropada ona egiten saiatuko da.

