Madalenetarako udaltzain laguntzaileak kontratatuko ditu udalak
udaltzain laguntzaileak kontratatzeko deialdia
Aurreko urteetan bezala, aurten ere hainbat lagun kontratauko ditu udalak Madalenetan, udaltzain laguntzaile gisa aritzeko. Langabezian egotea, 18 urte eginak izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea dira lanpostu horietara aurkeztu ahal izateko bete behar diren baldintzak. Udalak jakinarazi duenez, lehentasuna izango dute Errenterian gutxienez hiru hilabete aurretik erroldatuta dauden lagunek. Interesdunek Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskabidea nortasuna agiria, eta Lanbideko txartelaren kopiarekin batera. Aurkezteko epea, berriz hilaren 18tik 29ra arte da, biak barne.