Ikasturte bukaeran mugilduta daude musika eskolan
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak ikasturte bukaerako jardueretan buru-belarri sartuta daude. Gaur arratsaldean, esaterako, Musikoporrak ekimenaren bigarren saioa egingo dute musika eskolan, <sormen> taldearen eskutik. 4 eta 7 urte bitarteko musika eskolako ikasleei zuzenduta dago. Bi ordukoa izango da saioa. Tailer horren helburua ikasleek musikaren bidez zenbait ekintza artistiko egitea da, sormena eta motrizitatea landuz. Musika, gorputz adierazpena eta arte esperimentala landuko dituzte. Datorren astean egunero emango dituzte kontzertuak ikasleek. Honakoak izango dira, astelehenetik ostiralera: oboea eta flauta, eta tronpeta; pianoa, eta koralekoak eta klarinetekoak; saxokoak, perkusiokoak eta akordeoikoak; trikitia; eta biolina, biolontxeloa, orkestra eta gitarrakoak.
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak ikasturte bukaerako jardueretan buru-belarri sartuta daude. Gaur arratsaldean, esaterako, Musikoporrak ekimenaren bigarren saioa egingo dute musika eskolan, <sormen> taldearen eskutik. 4 eta 7 urte bitarteko musika eskolako ikasleei zuzenduta dago. Bi ordukoa izango da saioa. Tailer horren helburua ikasleek musikaren bidez zenbait ekintza artistiko egitea da, sormena eta motrizitatea landuz. Musika, gorputz adierazpena eta arte esperimentala landuko dituzte.
Datorren astean egunero emango dituzte kontzertuak ikasleek. Honakoak izango dira, astelehenetik ostiralera: oboea eta flauta, eta tronpeta; pianoa, eta koralekoak eta klarinetekoak; saxokoak, perkusiokoak eta akordeoikoak; trikitia; eta biolina, biolontxeloa, orkestra eta gitarrakoak.

