Gaur bilduko dira Solas Jolaseko umeen gurasoekin
Euskara Departamentuak jakinarazi duenez, Solas Jolas ekimenean izena eman duten haurren gurasoekin bilera egingo dute, gaur. Oiasso museoko hitzaldi aretoan bilduko dira. Bi txanda zehaztu dituzte: lehenengoa 17:30ean, Belaskoeneara, Dunboa LHIra eta ...
Euskara Departamentuak jakinarazi duenez, Solas Jolas ekimenean izena eman duten haurren gurasoekin bilera egingo dute, gaur. Oiasso museoko hitzaldi aretoan bilduko dira. Bi txanda zehaztu dituzte: lehenengoa 17:30ean, Belaskoeneara, Dunboa LHIra eta Dunboa BHIra joango diren umeen gurasoekin, eta bigarrena, berriz, 18:30ean, Elatzeta, Lekaenea, Toki Alai eta Txingudi ikastetxeetara joango direnen gurasoekin.