Pasaiako EAJk Bilduren “paralisia eta utzikeria” salatu du
Legegintzaldia hasi zenetik urtebete betetzear denean, EAJk Gobernu Taldearen lana baloratu du. “Urte luze honetan, ez dugu, esaterako, mugikortasun batzorderik eduki. Behin eta berriz esan zaigu laster egingo dela, baina hau ez da sekula ospatzen”, kexatu dira jeltzaleak. Nahikari Oterminen ustez, “urte oso batean mugikortasun batzorde bat bera ere ospatu ez izana, Bilduren paralisia ez ezik, honen utzikeria ere adierazten du”. Legealdi osoan hiru hirigintza batzorde baino ez direlako egin kexatu dira baita ere EAJkoak. “Ez al dago Pasaian hirigintza arazorik? Ez al dago nahikoa egiteke, eremu honetan lanean hasteko?” galdetzen du Oterminek. “Urtarrilean hirigintza batzorde bat ospatzeko eskakizuna egin genuen, lokalak etxebizitza bihurtzeko arau berrietan lanean hasteko. Geroztik egin den hirigintza batzorde bakarrean, gai hau ez da jorratu, ez zen gai zerrendan sartu ere egin”, salatu du jeltzaleen bozeramaileak.
Legegintzaldia hasi zenetik urtebete betetzear denean, EAJk Gobernu Taldearen lana baloratu du. “Urte luze honetan, ez dugu, esaterako, mugikortasun batzorderik eduki. Behin eta berriz esan zaigu laster egingo dela, baina hau ez da sekula ospatzen”, kexatu dira jeltzaleak. Nahikari Oterminen ustez, “urte oso batean mugikortasun batzorde bat bera ere ospatu ez izana, Bilduren paralisia ez ezik, honen utzikeria ere adierazten du”.
Legealdi osoan hiru hirigintza batzorde baino ez direlako egin kexatu dira baita ere EAJkoak. “Ez al dago Pasaian hirigintza arazorik? Ez al dago nahikoa egiteke, eremu honetan lanean hasteko?” galdetzen du Oterminek. “Urtarrilean hirigintza batzorde bat ospatzeko eskakizuna egin genuen, lokalak etxebizitza bihurtzeko arau berrietan lanean hasteko. Geroztik egin den hirigintza batzorde bakarrean, gai hau ez da jorratu, ez zen gai zerrendan sartu ere egin”, salatu du jeltzaleen bozeramaileak.