Palavecino eta Eizagirre judokak sarituko dituzte
Gaur, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizagirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea bertan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar Errepublikan l...
Gaur, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizagirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea bertan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar Errepublikan lortutako dominengatik. Euskal judokek Europako Kadete Txapelketan eskuratutako domina bakarrak dira hondarribiarrek irabazi zituztenak. Bihar, bestalde, Ama Guadalupekoko judokak Valentzian lehiatuko dira.