Nesken futbolaren 30. urteurrena
Oiartzun Kirol Elkartean (OKE) nesken lehen taldea sortu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori ospatu zuten pasa den larunbatean Karla Lekuona zelaian. Hasteko, omenaldia egin zioten Lekuona zenari. Ondoren, partidak izan ziren neska beteranoen eta...
Oiartzun Kirol Elkartean (OKE) nesken lehen taldea sortu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori ospatu zuten pasa den larunbatean Karla Lekuona zelaian.
Hasteko, omenaldia egin zioten Lekuona zenari. Ondoren, partidak izan ziren neska beteranoen eta egungo jokalarien artean. Zelaian eta inguruan urte hauetan guztietan OKEtik pasatutako jokalariak, entrenatzaileak eta familiartekoak bildu ziren. Eguna biribiltzeko, Tolare jatetxean bazkaria egin zuten.