Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa bisitatuko du Urdaburuk
Hilaren 15etik aurrera, beste ibilbide batzuekin hasiko da Urdaburu mendizale elkartea: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du, eta 22 etapa izango ditu (bi urte). Hilero egingo dute i...
Hilaren 15etik aurrera, beste ibilbide batzuekin hasiko da Urdaburu mendizale elkartea: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du, eta 22 etapa izango ditu (bi urte). Hilero egingo dute ibilaldi bat, hilabeteko hirugarren larunbatean. Ibilbidea San Martin harrian hasiko dute (Bearnoko mugan, Nafarroako Pirinioetan), eta beste puntan, Anguloko mendatean (Araba eta Burgos arteko mugan), bukatuko dute.
Bidean “bazter zoragarriak” ikusiko dituztela adierazi du Urdaburuk: Ori, Saioa, Aralar, Aizkorri, Anboto Gorbeia, Solaiera (Urduña), Gujuli, Nerbioi ibaiaren jauzia, besteak beste.
Irteera den larunbatean, 07:00etan irtengo dira Zumardiko autobus geltokitik. Izena astearte eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara eman beharko da, Urdabururen egoitzan edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.