Jaietarako proposamenak, astelehena arte
Kultura Sailak herriko jaietarako ekitaldi proposamenak aurkezteko epea astelehenean itxiko du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia, «eta proposamenak bidezkoak badira», Kultura Sailaren arabera, jaietako programan txertatuko dituzte....
Kultura Sailak herriko jaietarako ekitaldi proposamenak aurkezteko epea astelehenean itxiko du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia, «eta proposamenak bidezkoak badira», Kultura Sailaren arabera, jaietako programan txertatuko dituzte. Interesa dutenek eskaera orria Bezeroaren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute, astelehena baino lehen. Ekintzaren behar tekniko eta ekonomikoak zehaztu behar dituzte bertan.

