Istillagako garajeak erosteko epea astelehenean bukatuko da
Datorren astelehenean, hilaren 11n, amaituko da Istillaga-Dunboako garajeetako bat erosteko interesdunek eskaera egiteko duten epea. Guztira, 23 garaje dira, lur azpiko lehen solairuan daudenak. Gehienen azalera 15 metro koadro ingurukoa da, baina bes...
Datorren astelehenean, hilaren 11n, amaituko da Istillaga-Dunboako garajeetako bat erosteko interesdunek eskaera egiteko duten epea. Guztira, 23 garaje dira, lur azpiko lehen solairuan daudenak. Gehienen azalera 15 metro koadro ingurukoa da, baina beste azalera batzuetakoak badaude; handiena, esaterako, 41,70 metro koadrokoa da. Lekuen prezioa ere neurrien araberakoa da, baina 26.250 eurotik aurrera eros daitezke (BEZa barne).
Garajeak lehiaketa publiko bidez banatuko dituzte, baina Dunboan eta Santiagon bizi direnek aukera gehiago izango dituzte, 0tik 20ra doan puntuaziotik 20 puntu jasoko dituztelako. Informazio gehiago behar duenak udal webgunean lor dezake, edo 943 50 53 11 telefono zenbakira deituta. Eskaerak HAZ bulegoan aurkeztu behar dira (Juan de Cruz kalea, 11).