Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iberdrolak termika ixteko proposamena aurkeztu du

Iberdrolak Pasaiako zentral termikoa ixteko eskaera egin dio Espainiako Industria Ministerioari. Hala baieztatu du enpresako komunikazio saileko iturri batek. Ondoren, ministerioak hartu beharko du erabakia, eta hilabete batzuk barru —bost edo sei, iturriaren arabera— jakinaraziko dute Donibaneko zentrala itxi ala ez. Horretarako, Red Electrica Españolari —elektrzitate sarearen arduraduna— txosten bat eskatuko dio ministerioak, eta eurek aztertuko dute sarean eraginik duen ala ez. Txosten horren arabera erabakiko dute. Bi arrazoirengatik egin du eskaera Iberdrolak. Alde batetik, “energia eskaeraren jaitsieragatik, inguruko industriaren eskakizunak beherakada baitu”. Bestalde, “ingurumen arazoak” sortzen dituela-eta itxi nahi dute zentrala. 1968an eraiki zuten, eta “zaharkitua2 gelditu dela esan dute. Gaur egun 67 langile ditu zentralak. Enpresak adierazi du horietako batzuk lekualdatuko dituela, eta beste batzuei erretiro aurreratua hartzeko aukera emango dietela, besteak beste. Enpresatik adierazi dute Santurtziko (Bizkaia) plantan antzeko prozedura erabili zutela. Termikak Errusiatik ekarritako harrikatza erretzen du. Ikatzaren trafikoa portuaren joan etorrien %20 inguru da. Iberdrolak zentral termikoa ixten badu, orubearekin zer gertatuko den ikusteke dago. Portuak kontzesioan emana dio Iberdrolari, 2022ra arte. Portu Agintaritzak esan du Iberdrolak “hartu zuen bezala” utzi behar duela eremua, alegia, “kutsadurarik gabe”. Horrez gain, energia enpresak eraikinaren gaineko erabakia hartu beharko duela esan du Lucio Hernando portu agintaritzako buruak. Espazioa [...]

admin
Bidasoa
2012/06/08

Iberdrolak Pasaiako zentral termikoa ixteko eskaera egin dio Espainiako Industria Ministerioari. Hala baieztatu du enpresako komunikazio saileko iturri batek. Ondoren, ministerioak hartu beharko du erabakia, eta hilabete batzuk barru —bost edo sei, iturriaren arabera— jakinaraziko dute Donibaneko zentrala itxi ala ez. Horretarako, Red Electrica Españolari —elektrzitate sarearen arduraduna— txosten bat eskatuko dio ministerioak, eta eurek aztertuko dute sarean eraginik duen ala ez. Txosten horren arabera erabakiko dute.Donibaneko termikaren tximinia

Bi arrazoirengatik egin du eskaera Iberdrolak. Alde batetik, “energia eskaeraren jaitsieragatik, inguruko industriaren eskakizunak beherakada baitu”. Bestalde, “ingurumen arazoak” sortzen dituela-eta itxi nahi dute zentrala. 1968an eraiki zuten, eta “zaharkitua2 gelditu dela esan dute.

Gaur egun 67 langile ditu zentralak. Enpresak adierazi du horietako batzuk lekualdatuko dituela, eta beste batzuei erretiro aurreratua hartzeko aukera emango dietela, besteak beste. Enpresatik adierazi dute Santurtziko (Bizkaia) plantan antzeko prozedura erabili zutela.

Termikak Errusiatik ekarritako harrikatza erretzen du. Ikatzaren trafikoa portuaren joan etorrien %20 inguru da.

Iberdrolak zentral termikoa ixten badu, orubearekin zer gertatuko den ikusteke dago. Portuak kontzesioan emana dio Iberdrolari, 2022ra arte. Portu Agintaritzak esan du Iberdrolak “hartu zuen bezala” utzi behar duela eremua, alegia, “kutsadurarik gabe”. Horrez gain, energia enpresak eraikinaren gaineko erabakia hartu beharko duela esan du Lucio Hernando portu agintaritzako buruak.

Espazioa libre uzteak portuaren trafikoa berrantolatzea ekar dezakeela gaineratu du. Albistea atzo goizean ezagutu zuela argi utzi ondoren, eremua txatarra deskargatzeko baliatu dezaketela esan du, “hor herritarrak gutxiago kaltetuko lituzkeelako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.