Hauts asko harrotu dituen zentral kutsakorra
Donibaneko zentral termikoa 1968an ireki zuten, eta gaur egun gehien kutsatzen duen Gipuzkoako enpresa da. 2005 eta 2007. urteen artean 1.252.089 tona CO2 isuri zituen atmosferara. Kopuru hori Gipuzkoako autoen parkeak isurtzen duena baino handiagoa da. Irekita egon den bost hamarkadatan zentral termikoaren aurkako hainbat ekintza egin dituzte. Horrela, instalazioak lehergailuekin erasotu zituzten 1980ko hamarkadaren bueltan, eta azken urteetan protestaldiak egin dituzte hainbat eragilek termikaren kontra. Horien artean sonatuenetakoa Greenpeace ekologia taldeko hainbat kide tximiniara igo zirenean, eta Stop CO2 leloa margotu zutenean, 2007ko martxoan. Urte pare bat lehenago, orduan Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen sailburua zenak, Sabin Intxaurragak, Pasaiako zentrala ixteko eskatu zuen: “Denok nahi dugu Pasaiako zentral termikoa ixtea, oso kutsakorra delako, zaharkituta dagoelako, eta Kyotoko Ituna betetzeko bidean oztopo handia delako. Euskal Autonomia Erkidegotik, berotegi efektua sortzen duten gas kutsakorrak aireratzen dituen bigarren enpresa da”. Bere ordezko Esther Larrañaga ere antzeko moduan mintzatu zen. Tokian tokiko erakundeak ere kexu izan dira termikarekin. Pasaiako eta Lezoko udalek ere hainbatetan egin dute ixteko aldarrikapena. Pasaiakoak, Greenpeacerekin batera, salaketa jarri zuen termikaren kontra, baina EAEko Auzitegi Gorenak termikaren jarduera onetsi zuen iaz. Termika ixteko taldea sortu zuten ere: Pasaian termikarik ez! taldea. Orain dela bost urte sortu zuten eskualdeko [...]
Donibaneko zentral termikoa 1968an ireki zuten, eta gaur egun gehien kutsatzen duen Gipuzkoako enpresa da. 2005 eta 2007. urteen artean 1.252.089 tona CO2 isuri zituen atmosferara. Kopuru hori Gipuzkoako autoen parkeak isurtzen duena baino handiagoa da.
Irekita egon den bost hamarkadatan zentral termikoaren aurkako hainbat ekintza egin dituzte. Horrela, instalazioak lehergailuekin erasotu zituzten 1980ko hamarkadaren bueltan, eta azken urteetan protestaldiak egin dituzte hainbat eragilek termikaren kontra. Horien artean sonatuenetakoa Greenpeace ekologia taldeko hainbat kide tximiniara igo zirenean, eta Stop CO2 leloa margotu zutenean, 2007ko martxoan. Urte pare bat lehenago, orduan Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen sailburua zenak, Sabin Intxaurragak, Pasaiako zentrala ixteko eskatu zuen: “Denok nahi dugu Pasaiako zentral termikoa ixtea, oso kutsakorra delako, zaharkituta dagoelako, eta Kyotoko Ituna betetzeko bidean oztopo handia delako. Euskal Autonomia Erkidegotik, berotegi efektua sortzen duten gas kutsakorrak aireratzen dituen bigarren enpresa da”. Bere ordezko Esther Larrañaga ere antzeko moduan mintzatu zen.
Tokian tokiko erakundeak ere kexu izan dira termikarekin. Pasaiako eta Lezoko udalek ere hainbatetan egin dute ixteko aldarrikapena. Pasaiakoak, Greenpeacerekin batera, salaketa jarri zuen termikaren kontra, baina EAEko Auzitegi Gorenak termikaren jarduera onetsi zuen iaz.
Termika ixteko taldea sortu zuten ere: Pasaian termikarik ez! taldea. Orain dela bost urte sortu zuten eskualdeko hainbat lagunek. Manifestaldiak, martxak eta beste hainbat ekintza egin zituzten. Orain euren eskakizuna gertuago dago.