Ehun musikari izango dira Musika Banden Alardean
EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandak antolatuta, Errenteriako XVII. Musika Banden Alardea egingo dute etzi. Guztira, bi musika banda eta ehun musikarik hartuko dute parte. Arratsaldeko zazpietan hasiko da alardea kalejirarekin. Alfontso XI.a kalean hasita, Hondarribia Hiria Musika Banda eta Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandako musikariek erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte, eta Foru plazan bukatuko dute bidea. Bertan kontzertua emango dute bi bandek, 20:00etatik aurrera. Aitor Mitxelena musika bandako zuzendariak zehaztu duenez, Hondarribikoak izango dira kontzertua ematen lehenak. Marcelino Amenabarren Arraunlariak pasodoblea, J. Martin Domingoren Lagartijilla pasodoblea, Federico Chuecaren El bateo, eta W. Hautvasten Grease filmeko hainbat zati joko dituzte Alazne Alberdiren zuzendaritzapean. Bi pieza, Errenteriakoek Ondoren, Errenteriakoen txanda izango da, eta azken horiek, Andrew Lloyd Webber konpositorearen Operako mamua musikala, eta Bert Appermonten Jericho, lau zatiko pieza joko dute, Aitor Mitxelenaren zuzendaritzapean. Kontzertua bukatzeko, bi musika bandek Marcha Uruñuela eta Agur Jaunak joko dituzte elkarrekin. Lehenengo alardean lau musika bandek parte hartu zutela gogorarazi du Josu Mitxelena EMKEko presidenteak: “Hurrengoetan hirura jaitsi genuen, eta uste dugu neurri egokia hori dela”. Krisiaren eraginez, ordea, beraiek ere “murrizketak” egin behar izan dituztela gaineratu du, eta azken urte hauetan bi banda izaten dira alardean. Horren harira, eskerrak eman dizkio udalari “ekimena [...]
EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandak antolatuta, Errenteriako XVII. Musika Banden Alardea egingo dute etzi. Guztira, bi musika banda eta ehun musikarik hartuko dute parte. Arratsaldeko zazpietan hasiko da alardea kalejirarekin. Alfontso XI.a kalean hasita, Hondarribia Hiria Musika Banda eta Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandako musikariek erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte, eta Foru plazan bukatuko dute bidea.
Bertan kontzertua emango dute bi bandek, 20:00etatik aurrera. Aitor Mitxelena musika bandako zuzendariak zehaztu duenez, Hondarribikoak izango dira kontzertua ematen lehenak. Marcelino Amenabarren Arraunlariak pasodoblea, J. Martin Domingoren Lagartijilla pasodoblea, Federico Chuecaren El bateo, eta W. Hautvasten Grease filmeko hainbat zati joko dituzte Alazne Alberdiren zuzendaritzapean.
Bi pieza, Errenteriakoek
Ondoren, Errenteriakoen txanda izango da, eta azken horiek, Andrew Lloyd Webber konpositorearen Operako mamua musikala, eta Bert Appermonten Jericho, lau zatiko pieza joko dute, Aitor Mitxelenaren zuzendaritzapean. Kontzertua bukatzeko, bi musika bandek Marcha Uruñuela eta Agur Jaunak joko dituzte elkarrekin.
Lehenengo alardean lau musika bandek parte hartu zutela gogorarazi du Josu Mitxelena EMKEko presidenteak: “Hurrengoetan hirura jaitsi genuen, eta uste dugu neurri egokia hori dela”. Krisiaren eraginez, ordea, beraiek ere “murrizketak” egin behar izan dituztela gaineratu du, eta azken urte hauetan bi banda izaten dira alardean. Horren harira, eskerrak eman dizkio udalari “ekimena antolatzeko eman digun babesagatik”.
Ekimenak jarraitzaile asko dituela gaineratu du Mitxelenak, herritarren artean zein inguruko herrietan ere. Izan ere, inguruko herrietatik esperientzia hartu eta martxan jarri izan dute Tolosan eta Hernanin, besteak beste. “Gu aitzindariak izanik, gurea mantendu egin nahi dugu”, esan du. Alardeak herriari “prestigioa” ere eman diola uste du Mitxelenak, “asko direlako inguruko herrietatik bertara etortzen direnak alardea ikustera”.