Atez atekoaren gaineko hitzaldiak antolatu ditu udalak
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren inguruan herritarrek “kezkak, ekarpenak eta zalantzak” argitzeko aukera izan dezaten batzar irekiak antolatu ditu udalak datozen asteetarako. Argitu dutenez, “hondakinen kudeaketa eztabaida politikotik atera” nahi du udalak, eta gai honen harira ” alarma soziala piztu” nahi dutenei, “jarrera arduragabea” egotzi diete. Esan dutenez “errausketa baztertzea eta beste kudeaketa-eredu bat aztertzea” da Bilduren asmoa, haien ustez, “egoera ekonomiko zail honek eta gure ingurumenaren zaintzak horixe exijitzen” duelako. “Zentzuz jokatzea, kudeaketa eramangarria egitea, eta dirua ez xahutzea. Horixe da eta ez besterik egingo duguna” adierazi dute. Gaur egungo sistemarekin arazo larri bat dugula uste du udalak eta “Pasaiako kaleak horren erakusle” direla adierazi dute. “Hondakinak zabortegietara eramaten jarraitzen badugu, kutsadura maila jasanezina izango da, eta errauste-planta batera eramaten baditugu, ingurumena eta gu guztion osasuna arriskuan jartzen dira”, gaineratu dute. Pasaitarrek hondakinen % 34 baino gutxiago birziklatzen dutela diote udaletik, eta portzentaje hori handitu daitekeela sinetsita da udala. “Konponbidea uste baino errazagoa da: ohitura txiki bat aldatzea besterik ez da”, esan dute. “Gure zabor poltsaren ia erdia organikoa da, beraz, zati organikoa jasotzeko bilketa eraginkorra eta eramangarria ezartzen badugu, birziklatze maila % 80 ingurura igoko da berehala”, ziurtatu dute. Batzarren egutegia: PASAI SAN PEDRO: hilak 19, 19:30ean Udal [...]
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren inguruan herritarrek “kezkak, ekarpenak eta zalantzak” argitzeko aukera izan dezaten batzar irekiak antolatu ditu udalak datozen asteetarako.
Argitu dutenez, “hondakinen kudeaketa eztabaida politikotik atera” nahi du udalak, eta gai honen harira ” alarma soziala piztu” nahi dutenei, “jarrera arduragabea” egotzi diete. Esan dutenez “errausketa baztertzea eta beste kudeaketa-eredu bat aztertzea” da Bilduren asmoa, haien ustez, “egoera ekonomiko zail honek eta gure ingurumenaren zaintzak horixe exijitzen” duelako. “Zentzuz jokatzea, kudeaketa eramangarria egitea, eta dirua ez xahutzea. Horixe da eta ez besterik egingo duguna” adierazi dute.
Gaur egungo sistemarekin arazo larri bat dugula uste du udalak eta “Pasaiako kaleak horren erakusle” direla adierazi dute. “Hondakinak zabortegietara eramaten jarraitzen badugu, kutsadura maila jasanezina izango da, eta errauste-planta batera eramaten baditugu, ingurumena eta gu guztion osasuna arriskuan jartzen dira”, gaineratu dute.
Pasaitarrek hondakinen % 34 baino gutxiago birziklatzen dutela diote udaletik, eta portzentaje hori handitu daitekeela sinetsita da udala. “Konponbidea uste baino errazagoa da: ohitura txiki bat aldatzea besterik ez da”, esan dute. “Gure zabor poltsaren ia erdia organikoa da, beraz, zati organikoa jasotzeko bilketa eraginkorra eta eramangarria ezartzen badugu, birziklatze maila % 80 ingurura igoko da berehala”, ziurtatu dute.
Batzarren egutegia:
- PASAI SAN PEDRO: hilak 19, 19:30ean Udal Aretoan
- PASAI DONIBANE: hilak 20, 19:30ean Arizabalon
- PASAI ANTXO: hilak 27, 19:30ean Kultur Etxean.
- TRINTXERPE: hilak 28, 19:30ean Alkateordetzan