Palavecino eta Eizaguirre judokak sarituko dituzte
Bihar, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizaguirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea Arabako hiriburuan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar...
Bihar, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizaguirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea Arabako hiriburuan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar Errepublikan lortutako dominengatik. Euskal judokek Europan kadete mailan eskuratutako domina bakarrak dira hondarribiarrenak. Etzi, Ama Guadalupeko judokek, Valentzian lehiatuko dira.