Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak salduko dituzte Filatelia Erakusketan
Hilaren 21etik 24ra XVII. Filatelia Erakusketa antolatuko dute Amaia Kultur Zentroan, eta, ekitaldi horretan, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak aurkeztuko dituzte. Batzordearen asmoa da konpainien eta desfilearen beraren proiekzioa zabaltzea, Iñaki Arruabarena Jeneralak aipatu bezala: “ekimen honen bitartez lortu nahi dena da Alardea osatzen duten Konpainiak Irundik kanpo ezagutzea, atentzioa ematea eta jendea gure jaiez interesatzea”. Orain bi urte editatu zituzten lehen zigiluak, Behobia eta Katea auzoetako konpainietako harmarriekin pertsonalizatuak. Horiekin batera San Martzial ermitako dorrearen urteurrena zela-eta beste zigilu bat egin zuten. Orduan, Agintarien Batzordeak eta Filatelia eta Numismatika elkarteak erabaki zuten bi urtero sanmartzialekin harremana duten irudi berriak aurkeztea. ”Orduan jada erabaki zen bi urtetik behin Alardeko bi konpainiatako harmarriekin beste bi zigilu ateratzea. Harrera bikaina izan zuen hasiera-hasieratik ekimen horrek”, esaten du Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko Carlos Hernández presidenteak. Nolanahi ere, hitzarmena aurretik, alardearekin eta hiriko festarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratuak zituen Filatelia eta Numismatika elkarteak, tokiko artisten diseinuekin: Kantinera (1980), Alardearen mendeurrena (1981), Jenerala (1982), Eskopetaria (1984), Artxeroak (1986), Desfilea (1988), Kanoiak (1990), Danborrada (1992), San Juanen ikuskaketa egiten (1994), San Martzialeko ereserkia (1996), Zalditeriako eskola (1998), Zalditeriako kantinera (2000), Banderaduna (2002), Turutaria (2004), Baseliza [...]
Hilaren 21etik 24ra XVII. Filatelia Erakusketa antolatuko dute Amaia Kultur Zentroan, eta, ekitaldi horretan, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak aurkeztuko dituzte. Batzordearen asmoa da konpainien eta desfilearen beraren proiekzioa zabaltzea, Iñaki Arruabarena Jeneralak aipatu bezala: “ekimen honen bitartez lortu nahi dena da Alardea osatzen duten Konpainiak Irundik kanpo ezagutzea, atentzioa ematea eta jendea gure jaiez interesatzea”.
Orain bi urte editatu zituzten lehen zigiluak, Behobia eta Katea auzoetako konpainietako harmarriekin pertsonalizatuak. Horiekin batera San Martzial ermitako dorrearen urteurrena zela-eta beste zigilu bat egin zuten. Orduan, Agintarien Batzordeak eta Filatelia eta Numismatika elkarteak erabaki zuten bi urtero sanmartzialekin harremana duten irudi berriak aurkeztea. ”Orduan jada erabaki zen bi urtetik behin Alardeko bi konpainiatako harmarriekin beste bi zigilu ateratzea. Harrera bikaina izan zuen hasiera-hasieratik ekimen horrek”, esaten du Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko Carlos Hernández presidenteak.
Nolanahi ere, hitzarmena aurretik, alardearekin eta hiriko festarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratuak zituen Filatelia eta Numismatika elkarteak, tokiko artisten diseinuekin: Kantinera (1980), Alardearen mendeurrena (1981), Jenerala (1982), Eskopetaria (1984), Artxeroak (1986), Desfilea (1988), Kanoiak (1990), Danborrada (1992), San Juanen ikuskaketa egiten (1994), San Martzialeko ereserkia (1996), Zalditeriako eskola (1998), Zalditeriako kantinera (2000), Banderaduna (2002), Turutaria (2004), Baseliza (2006), Karabina eta danborra (2006) eta Komandantea (2008).
Horiez gain, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak San Martzialetako jaiei eskainitako zigilua atera zuen 2006an, jai popularren gaineko serie baten barruan. Herri Jaiei buruzko serie baten barruan; zigilu hori egiteko 1951ko jaietako kartel iragarlea erabili zuten, Gaspar Montes Iturriozek egindakoa.
Zigilu berriak, eta 2010ean argitaratutakoak, salgai izango dira hilaren 21etik 24ra, Amaian.