Dantzazaleen bilgune bihurtuko dute Herriko Plaza etzidamu mutxikoek
Beste urtebetez, hilabeteroko bigarren igandeak Herriko Plaza euskal doinu eta dantzekin bete ostean, ikasturte bukaera heldu zaiei mutxikoei. Azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du laugarrenez Beti Prest taldeak etzidamurako. Goizean hasi eta eguerdira arte, eta ez dira faltako ez musika ezta dantza ere. Goizeko hamarretan ekingo diote Muxiko Egunari. Ordu horretan, Errenteriako Udal Txistulari Taldeak diana egingo du herriko kaleetan barrena. Eguerdi partean bilduko dira Herriko Plazan mutxikoak. Udal Txistulari Taldearen laguntza izango dute, antolatzaileek zehaztu dutenez, “mutxikoak eta bertaratu eta animatzen den oro dantzan jartzeko”. Xabier Vesgaren zuzendaritzapean ariko dira txistulariak, eta horiekin batera, Itziar Etxegia bibolinarekin, Koldo Tarragona akordeoiarekin eta Aitor Landa baxuarekin ariko dira. Larrain dantzarekin bukatuko dute ordubeteko emanaldia, eta horretarako, Errenteriako dultzaineroen laguntza izango dute. Ehun mutxiko ikasturtean Joxean Atxukarro Beti Prest taldeko kideak emandako datuen arabera, bukatzear dagoen ikasturtean, batez beste, ehun mutxiko bildu dira hilabetero. Bost urte dira ekimenarekin hasi zirela Errenterian, eta urtez urte handitzen joan da, “eta baita inguruetako herrietara zabaltzen ere”, azaldu du Atxukarrok. Gaineratu du Beti Prest-en ez dituztela dantza klaseak ematen: “Bertara datozenei dakitena plazan disfrutatzeko aukera ematen diegu”. Muxiko Egunak “erantzun zabala” izatea espero dutela zehaztu du, bestalde, Atxukarrok, “egun berezia eta polita delako”. Aurreko urteetakoari erreparatuta, [...]
Beste urtebetez, hilabeteroko bigarren igandeak Herriko Plaza euskal doinu eta dantzekin bete ostean, ikasturte bukaera heldu zaiei mutxikoei. Azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du laugarrenez Beti Prest taldeak etzidamurako. Goizean hasi eta eguerdira arte, eta ez dira faltako ez musika ezta dantza ere. Goizeko hamarretan ekingo diote Muxiko Egunari. Ordu horretan, Errenteriako Udal Txistulari Taldeak diana egingo du herriko kaleetan barrena.
Eguerdi partean bilduko dira Herriko Plazan mutxikoak. Udal Txistulari Taldearen laguntza izango dute, antolatzaileek zehaztu dutenez, “mutxikoak eta bertaratu eta animatzen den oro dantzan jartzeko”.
Xabier Vesgaren zuzendaritzapean ariko dira txistulariak, eta horiekin batera, Itziar Etxegia bibolinarekin, Koldo Tarragona akordeoiarekin eta Aitor Landa baxuarekin ariko dira. Larrain dantzarekin bukatuko dute ordubeteko emanaldia, eta horretarako, Errenteriako dultzaineroen laguntza izango dute.
Ehun mutxiko ikasturtean
Joxean Atxukarro Beti Prest taldeko kideak emandako datuen arabera, bukatzear dagoen ikasturtean, batez beste, ehun mutxiko bildu dira hilabetero. Bost urte dira ekimenarekin hasi zirela Errenterian, eta urtez urte handitzen joan da, “eta baita inguruetako herrietara zabaltzen ere”, azaldu du Atxukarrok. Gaineratu du Beti Prest-en ez dituztela dantza klaseak ematen: “Bertara datozenei dakitena plazan disfrutatzeko aukera ematen diegu”.
Muxiko Egunak “erantzun zabala” izatea espero dutela zehaztu du, bestalde, Atxukarrok, “egun berezia eta polita delako”. Aurreko urteetakoari erreparatuta, etzidamu, guztira, 150 lagunetik gora azaltzea espero dute.
Udako oporraldiaren ostean, irailean itzuliko dira mutxikoak. Hilero, bigarren igandean egingo dute dantza 12:00etan dantza gustuko dutenek, eta horretan aritu nahi dutenek.