Biharko bileran erabakiko dute madalenetako egitaraua
Jai Batzordeak biharko bileran zehaztuko ditu Madalen Jaietarako jarduera eta ekitaldiak. Bilkura 19:00ean izango da, Xenpelar Etxean. Aurretik egindako bileretan 43 elkarteren artean sortutako hainbat lantaldek jaietako jarduerak proposatu zituzten, e...
Jai Batzordeak biharko bileran zehaztuko ditu Madalen Jaietarako jarduera eta ekitaldiak. Bilkura 19:00ean izango da, Xenpelar Etxean.
Aurretik egindako bileretan 43 elkarteren artean sortutako hainbat lantaldek jaietako jarduerak proposatu zituzten, eta orain guztiak bildu, eta madalenetako egitarauaren edukiak zehaztuko dituzte. Udalak jakinarazi duenez, festetarako talde bat ere sortuko du Jai Batzordeak, eta horrek jaiek iraun bitartean eta 24 orduz jarraipen bat egingo dute.

