Beiraren artistak
Beira Artistikoaren I. Jardunaldien barruan gogotsu ari dira artisauak lanean Merkatuzarren. Beiraren gaineko teknikak azaltzeko tailerrak egiten dituzte goizetik bertan bildutako artisauek, argazkian ikus daitekeen bezala. Arratsaldez, berriz, egindak...
Beira Artistikoaren I. Jardunaldien barruan gogotsu ari dira artisauak lanean Merkatuzarren. Beiraren gaineko teknikak azaltzeko tailerrak egiten dituzte goizetik bertan bildutako artisauek, argazkian ikus daitekeen bezala. Arratsaldez, berriz, egindako lanekin erakusketa kolektiboa eta bisita gidatuak egiten ari dira hurbiltzen diren herritarrei begira. Gaur, Jose Luis Alonso Irungo beiragilearen bisita jasoko dute Merkatuzarren. Beira margotzeko teknikaren erakustaldia egingo du Alonsok bertan. Beiraren gaineko jardunaldiak etzidamu bukatuko dira.