Proisaren aldeko plataforma, abian
Plataforman bildu diren eragileek eta elkarteek udala deitu dute gaurko, eraikinaren inguruko bilera egiteko Lehengo asteartean San Pedroko elkarte, talde eta herritar multzo bat –40 lagun inguru–, Proisan elkartu zen eraikinaren etorkizunaz hitz e...
Plataforman bildu diren eragileek eta elkarteek udala deitu dute gaurko, eraikinaren inguruko bilera egiteko
Lehengo asteartean San Pedroko elkarte, talde eta herritar multzo bat –40 lagun inguru–, Proisan elkartu zen eraikinaren etorkizunaz hitz egiteko. Udalak Proisarekin dituen asmoak aztertu zituzten, baita eraikinerako egon daitezkeen bestelako alternatibak ere. Lehen bilera horretan, Proisa kulturgunea defendatzeko plataforma sortzea erabaki zuten herritarrek, modu horretan eraikinaren balizko eraisteari aurre egiteko.
Era berean Pasaiako Udalari deia egin diote, gaur, 20:00etan, bilera egiteko, Proisa kulturgunean bertan.
Atxikimenduak
- Ondartxo Abesbatza
- Lamiak Dantza Taldea
- Tip Tap Klap
- Zinekluba
- Pintura Taldea
- Jai Batzordea
- Sanpedrotarra Futbol Elkartea
- Arkitekta
- Zozongo
- Oarso Musika
- Korkones de Pasaia
- Trikibeltz
- Berebille
- Trikoton