Ofizialki inauguratu dute Eguzkitza ikastetxe berria
Atzo Eguzkitza Lehen Hezkuntzako ikastetxea inauguratu zuten ofizialki. Lanak ez dira amaitu baina apiriletik ia 300 ikasle daude bertan. Obrak amaituko direnean, ia 500 ikasleentzako tokia izango du, 2 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako maila guztietakoak. Inaugurazio ekitaldian Jose Antonio Santano alkatea eta Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan ziren, eta eraikin berriak Victoriano Juaristi kalean dituen instalazioak bisitatu zituzten. Atzo inauguratu zuten zentroa, baina apirilaren 16tik ikasgelak ematen dituzte bertan. Data horretan Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako 288 ikasle hasi ziren Eguzkitza ikastetxean ikasten, ordurarte Olaberria kalean behin behinekoz zeudenak. Irailean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak hasiko dira Eguzkitzan, eta 2 urtekoen gelak ere abiatuko dituzte. Hurrengo urtean 5. Mailakoak hasiko dira, eta 2014-2015 ikasturterako ikastetxe berriaren eskaintza osatuko da; Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasleekin, 484 haur ariko dira ikastetxe berrian. 37.000 metro koadroko eremua Eguzkitza ikastetxea Eguzkitzaldea eremuan kokatzen da, Hiri Antolamendu Plan Bereziaren barruan. Guztira 37.000 metro koadro hartzen ditu eremu horrek, Mirarietako Ama eta Ama Xantalen kaleen eta Dunboa kanalaren artean. Eskolaz gain, eraikitze lanetan dagoen San Jose Langilearen futbol zelaia eta Dolores Salis errepide berria kokatzen dira. Hainbat egituren sortzeaz gain, Larreaundi auzoa eta Alde Zaharraren arteko lotura eraberritzeko helburua du Plan Bereziak. [...]
Atzo Eguzkitza Lehen Hezkuntzako ikastetxea inauguratu zuten ofizialki. Lanak ez dira amaitu baina apiriletik ia 300 ikasle daude bertan. Obrak amaituko direnean, ia 500 ikasleentzako tokia izango du, 2 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako maila guztietakoak. Inaugurazio ekitaldian Jose Antonio Santano alkatea eta Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan ziren, eta eraikin berriak Victoriano Juaristi kalean dituen instalazioak bisitatu zituzten.
Atzo inauguratu zuten zentroa, baina apirilaren 16tik ikasgelak ematen dituzte bertan. Data horretan Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako 288 ikasle hasi ziren Eguzkitza ikastetxean ikasten, ordurarte Olaberria kalean behin behinekoz zeudenak.
Irailean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak hasiko dira Eguzkitzan, eta 2 urtekoen gelak ere abiatuko dituzte. Hurrengo urtean 5. Mailakoak hasiko dira, eta 2014-2015 ikasturterako ikastetxe berriaren eskaintza osatuko da; Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasleekin, 484 haur ariko dira ikastetxe berrian.
37.000 metro koadroko eremua
Eguzkitza ikastetxea Eguzkitzaldea eremuan kokatzen da, Hiri Antolamendu Plan Bereziaren barruan. Guztira 37.000 metro koadro hartzen ditu eremu horrek, Mirarietako Ama eta Ama Xantalen kaleen eta Dunboa kanalaren artean.
Eskolaz gain, eraikitze lanetan dagoen San Jose Langilearen futbol zelaia eta Dolores Salis errepide berria kokatzen dira. Hainbat egituren sortzeaz gain, Larreaundi auzoa eta Alde Zaharraren arteko lotura eraberritzeko helburua du Plan Bereziak.