Musika eskolako ikasleen txanda
Astelehenaz geroztik musika eskolako ikasleak ari dira kontzertuak eskaintzen Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Bihar eta etzi ere, ikasleek joko dute Gudarien Enparantzako karparen barruko agertokian. Horrez gain, buruhandiak irtengo dira bi egunetan, 17:30ean, eta etzi, 20:00etan, Donibaneko Itsas Mendiko Txistu taldearen kontzertua izango da. Astebururako, berriz, hamaika kontzertu eta ekitaldi iragarri dituzte. Egitaraua osorik ikusteko klikatu hemen.