Lehen partida irabazi eta gora begira ari da Pasaia
2-0 irabazi dio San Miguel talde arabarrari Hirugarren Mailan jokatzeko Igoera Fasean Ederki sufrituta baino lortu dute. 2-0 irabazi du Pasaiak Hirugarren Mailara iristeko Igoera Faseko lehen lehia. Gasteizko San Martin taldea gainditu dute antxotarrek Don Boscon jokatutako partidan, eta horrenbestez igoerarako bidean urrats garrantzitsua egina dute zuri-gorriek. San Martin taldearen kontrako partida ez zen erraza izan. Partidaren lehen hogei minutuetan gasteiztarrak nagusitu ziren berdegunean, baina lehen zatiaren 30. minutuan Igor Merak gola sartu zuen zuri-gorrientzat, buruz. Partidaren bigarren zatian San Martin taldeak berdintzeko aukera asko izan zituen, baina, kontraeraso batean Igarki Arrondok 2- 0koa sartu zuen. Bestalde, balizko berdinketarako egin zuten penaltien txandan, Pasaiak bigarrenez irabazi zuen, 5-4 aurreratu baitzen markagailuan. Hurrengo partida Bermeoren kontra du, asteburuan. Taldeko zuzendaritzatik zaleei deia luzatu diete, Bermeora joan daitezen taldea animatzera.
2-0 irabazi dio San Miguel talde arabarrari Hirugarren Mailan jokatzeko Igoera Fasean
Ederki sufrituta baino lortu dute. 2-0 irabazi du Pasaiak Hirugarren Mailara iristeko Igoera Faseko lehen lehia. Gasteizko San Martin taldea gainditu dute antxotarrek Don Boscon jokatutako partidan, eta horrenbestez igoerarako bidean urrats garrantzitsua egina dute zuri-gorriek.
San Martin taldearen kontrako partida ez zen erraza izan. Partidaren lehen hogei minutuetan gasteiztarrak nagusitu ziren berdegunean, baina lehen zatiaren 30. minutuan Igor Merak gola sartu zuen zuri-gorrientzat, buruz.
Partidaren bigarren zatian San Martin taldeak berdintzeko aukera asko izan zituen, baina, kontraeraso batean Igarki Arrondok 2- 0koa sartu zuen.
Bestalde, balizko berdinketarako egin zuten penaltien txandan, Pasaiak bigarrenez irabazi zuen, 5-4 aurreratu baitzen markagailuan.
Hurrengo partida Bermeoren kontra du, asteburuan. Taldeko zuzendaritzatik zaleei deia luzatu diete, Bermeora joan daitezen taldea animatzera.