Ingurumen Aholku Kontseilua bihar hasiko da martxan
Bihartik aurrera hasiko da lanean Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua. Arratsaldeko zazpietan ekitaldi bat egingo dute Reina Aretoan, eta hortxe hasiko da bere ibilbidea. Kontseiluan 23 elkartek hartuko dute parte, eta lehen bileran, Ingurumen Sai...
Bihartik aurrera hasiko da lanean Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua. Arratsaldeko zazpietan ekitaldi bat egingo dute Reina Aretoan, eta hortxe hasiko da bere ibilbidea. Kontseiluan 23 elkartek hartuko dute parte, eta lehen bileran, Ingurumen Sailaren lan ildoak azalduko dizkiete. Horrez gain, kide partikularrak ere sartzea aztertzen ari dira, eta horri buruz ere ariko dira. Azkenik, hondakinen kudeaketa eta bilketa jorratuko dute, hala nola, horren gaineko parte hartze prozesu bat martxan jartzea.
Bertan izango dira Julen Mendoza alkatea eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia. Ferradas, gainera, aholku kontseiluko presidente izango da.