Herri arteko txapelketatik kanpo geratu da Errenteria
Errenteriak ezin izan du aurrera egin herri arteko esku pilota zein pala txapelketan, eta partida bakarra irabazi du larruzko paletan. Horrenbestez, asteburu honetako zein aurreko emaitzak kontuan hartuta, pala txapelketan 3-1 geratu da Olaberriaren ko...
Errenteriak ezin izan du aurrera egin herri arteko esku pilota zein pala txapelketan, eta partida bakarra irabazi du larruzko paletan. Horrenbestez, asteburu honetako zein aurreko emaitzak kontuan hartuta, pala txapelketan 3-1 geratu da Olaberriaren kontra, eta esku pilotan, berriz, 3-0 Elgoibarren kontra.
Larruzko paletako partidak Fanderian izan zituzten, eta Eskisabel eta Abelek 35-31 irabazi zuten. Pala motzean, berriz, Mitxelenak eta Rubenek 37-40 galdu zuten.
Esku pilotako partidei dagokienez, helduek galdu egin zuten, 22-9, kadete zein gazteek bezala.