Bikoteko bizitza aztergai asteazkenean Argoiak elkartean
Argoiak Emakume Elkarteak ia asteazken arratsaldero antolatzen dituen hitzaldien barruan Bizitza bikotean goiburuko saioa antolatu dute gaurko, 17:00etan hasita. Eskarmentuaren Eskolako irakaslea den Koldo Ortega hondarribiarrak emango du hitzaldia, et...
Argoiak Emakume Elkarteak ia asteazken arratsaldero antolatzen dituen hitzaldien barruan Bizitza bikotean goiburuko saioa antolatu dute gaurko, 17:00etan hasita. Eskarmentuaren Eskolako irakaslea den Koldo Ortega hondarribiarrak emango du hitzaldia, eta maiatzaren 2ko saioaren jarraipena izango da; data hartan galdera asko erantzun gabe geratu zirelako.
Maiatzean egin bezala, gaur entzuleen zalantzak argitzen saiatuko da Ortega. Hitzaldia arratsaldeko bostetan hasiko da Argoiaken egoitzan (Uztapide bertsolaria, 6). Sarrera doan da.