Bidasoa XXI eta Txingudi Tenis kluben arteko akordioak prezio merkeak ezarri ditu abonatuentzat
Bidasoa XXI Igeriketa Taldeak eta Txingudi Tenis Klubak sinatutako hitzarmenari esker, Artaleku eta Azken Portuko bazkideek tenis klubeko instalazioak erabili ahalko dituzte, prezio merkean; aire zabaleko zazpi pista, bi pista estali eta 3 padel kantxa. Irungo udal igerilekuetako abonatuek prezio bereziak izango dituzte: 25 euro ordua padelean aritzeko (lau lagun) eta 12,5 euro ordua tenisean (bi lagun; lau lagunentzat 25 euro).
Bidasoa XXI Igeriketa Taldeak eta Txingudi Tenis Klubak sinatutako hitzarmenari esker, Artaleku eta Azken Portuko bazkideek tenis klubeko instalazioak erabili ahalko dituzte, prezio merkean; aire zabaleko zazpi pista, bi pista estali eta 3 padel kantxa.
Irungo udal igerilekuetako abonatuek prezio bereziak izango dituzte: 25 euro ordua padelean aritzeko (lau lagun) eta 12,5 euro ordua tenisean (bi lagun; lau lagunentzat 25 euro).