Aulki mugikorrekoen zortzi garaipen Gipuzkoako Txapelketan
Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko kadeteek lehen postua lortu dute Gipuzkoako Ligan. Joan den larunbatean jaso zuten txapela, Orion ospatu zen hainbat mailetako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren. Helduak, kadeteak, gazteak eta haurrak le...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko kadeteek lehen postua lortu dute Gipuzkoako Ligan. Joan den larunbatean jaso zuten txapela, Orion ospatu zen hainbat mailetako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren. Helduak, kadeteak, gazteak eta haurrak lehiatu ziren Orion.
Santiagotarrakek 36 arraunlari eraman zituen Gipuzkoako Txapelketara eta zortzi lehen postu lortu zituen. Hurrengo lehiaketa hilaren 16an, izango da, igandearekin. Egun horretan Euskadiko Txapelketa ospatuko da Legutianon (Araba). Bertara, aulki mugikorreko arraunlari guztiekin joango dira irundarrak.
Gipuzkoako Txapelketa
Irundarren lehen postuak
- Nerea Seijo, Helduen Mailako skiff-ean.
- Eduardo Iguiñiz, Mikel Arozena, Ioritz Telleria eta Ion Aizpiolea, Gazte Mailako lauko scull-ean.
- Antxon Gonzalez eta Sebas Gallego, Gazte Mailako biko scull-ean.
- Olatz Gonzalez, Leire Garmendia, Lucia Vazquez eta Mikele Eizagirre, Kadete Mailako lauko scull-ean.
- Ander Arellano eta Ander Legazkue, Kadete Mailako biko scull-ean.
- Olatz Gonzalez eta Mikele Eizagirre, Kadete Mailako biko scull-ean.
- Beñat Rekarte, Kadete Mailako skiff-ean.
- Aitzpea Gonzalez eta Olatz Aizpiolea, Haurren Mailako biko scull-ean.