‘Atabal,’ kartelik onena
2012ko Madalen Jaietako kartel lehiaketa Iñaki Fernandez Iturmendi nafarrak irabazi du, Atabal lanarekin. Hain zuzen, musika tresna hori da kartelaren protagonista, eta barruan Errenteriako armarria du. Atzean, berriz, Jasokundeko Amaren eliza ikus da...
2012ko Madalen Jaietako kartel lehiaketa Iñaki Fernandez Iturmendi nafarrak irabazi du, Atabal lanarekin. Hain zuzen, musika tresna hori da kartelaren protagonista, eta barruan Errenteriako armarria du. Atzean, berriz, Jasokundeko Amaren eliza ikus daiteke. Iaz ere Fernandezek irabazi zuen kartel lehiaketa, Epicentro lanarekin. Epaimahaiak ez du lan erraza izan irabazlea hautatzeko, 42 lanen artean hartu behar izan baitu erabakia. Irabazleak 1.050 euro jasoko ditu sari gisa