Udarako futbol eskola martxan jarriko dute
Hondarribiko Futbol Elkarteak ezin hobe bukatu du 2011-2012 denboraldia. Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean eta futbola Hondarribian bultzatu nahaian, udarako futbol eskola martxan...
Hondarribiko Futbol Elkarteak ezin hobe bukatu du 2011-2012 denboraldia. Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean eta futbola Hondarribian bultzatu nahaian, udarako futbol eskola martxan jarriko dute. Eskola sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta bi asteko bi saio egingo dituzte uztailean. Entrenamenduak Hondartza kiroldegiko futbol zelaietan egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, goizeko hamarretatik hamabietara.
Bi asteko entrenamenduetan parte hartzeko prezioa 80 eurokoa da. Izena Hondartza kiroldegian eman behar da eta informazio gehiago jaso nahi duenak hondarribiafe@gmail.com helbidera idatzi dezake.