Polinesiako dantzak ezagutzeko aukera igandean Niessenen
Igandean ohikoa ez den dantza jaialdia ikusteko aukera izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: Polinesiako dantzak. Veronica Espadasen eskutik ezagutu ahal izango dira dantza berezi horiek. Zehazki, Hoku Kai deitzen da aurkeztuko duen emanaldia. Ikust...
Igandean ohikoa ez den dantza jaialdia ikusteko aukera izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: Polinesiako dantzak. Veronica Espadasen eskutik ezagutu ahal izango dira dantza berezi horiek. Zehazki, Hoku Kai deitzen da aurkeztuko duen emanaldia.
Ikustera joateko bi aukera dituzte interesdunek. Batetik, kulturguneko leihatilan sarrera erostea 5 euroren truke. Hitza-ko harpidedunek, berriz, beste aukera bat izango dute, egunkariak bina sarrera zozkatuko baititu. Horretarako 943 34 03 30 zenbakira deitu edo oarsobidasoa[a bildua]hitza.info-ra idatzi behar da.