Pilota Zuzenean!, abian
Azaroan eguraldiagatik bertan behera utzitako ekimenak berreskuratu, eta udazkenera arte luzatuko dute jaialdia Pilota Zuzenean! jaialdiarekin lotuta iaz bertan behera utzitako ekimenak udaberrira atzeratuko zituztela iragarri zuen Txost Oiartzungo Pilota Elkarteak. 2012rako, baina, jaialdia zabaltzea erabaki dute: iaz bertan behera utzitako ekimenak egingo dituzte, baina baita gehiago ere, ekainetik udazkenera. Iazko azaroaren lehen astebururako zeukan prest Txostek Pilota Zuzenean! erakustaldia, joko zuzenei eskainitakoa. Baina asteburu horretan uholdeak izan ziren herrian. Estalpeko ekimenak aurrera atera ziren: hitzaldia, erakusketa eta Kontzejupeko pasaka partida, esaterako. Kalekoak, berriz, bertan behera utzi zituzten, eguraldi onaren zain: bote luzea, laxoa eta errebotea —Enrike Abril Txapelketaren finala—. Eguraldi on hori udaberrian bermatuta izango zutelakoan, itxarotea erabaki zuten elkarteko kideek. Iragarpen hura bete, eta Pilota Zuzenean! jaialdia abian jarri dute berriro. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitasmoa aurten zabalagoa izango da. Ez da asteburu bakarrera mugatuko, alegia: «2012rako aurkezten dugun egitaraua asteburu baterako baino zabalagoa izango da, eta ekainetik udazkenera bitarte zabalduko da». EGITARAUA Igandea, ekainak 3 10:00etatik aurrera. Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren hasiera. Ekaineko, uztaileko eta abuztuko igandeetan hamabi bikote lehiatuko dira Kontzejupean. Ekainak 17, igandea 11:00etatik aurrera. XLVIII. Enrike Abril Errebote Txapelketako finala, Beheko plazan. Ustaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte izango dira aurrez [...]
Azaroan eguraldiagatik bertan behera utzitako ekimenak berreskuratu, eta udazkenera arte luzatuko dute jaialdia
Pilota Zuzenean! jaialdiarekin lotuta iaz bertan behera utzitako ekimenak udaberrira atzeratuko zituztela iragarri zuen Txost Oiartzungo Pilota Elkarteak. 2012rako, baina, jaialdia zabaltzea erabaki dute: iaz bertan behera utzitako ekimenak egingo dituzte, baina baita gehiago ere, ekainetik udazkenera.
Iazko azaroaren lehen astebururako zeukan prest Txostek Pilota Zuzenean! erakustaldia, joko zuzenei eskainitakoa. Baina asteburu horretan uholdeak izan ziren herrian. Estalpeko ekimenak aurrera atera ziren: hitzaldia, erakusketa eta Kontzejupeko pasaka partida, esaterako.
Kalekoak, berriz, bertan behera utzi zituzten, eguraldi onaren zain: bote luzea, laxoa eta errebotea —Enrike Abril Txapelketaren finala—.
Eguraldi on hori udaberrian bermatuta izango zutelakoan, itxarotea erabaki zuten elkarteko kideek. Iragarpen hura bete, eta Pilota Zuzenean! jaialdia abian jarri dute berriro.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitasmoa aurten zabalagoa izango da. Ez da asteburu bakarrera mugatuko, alegia: «2012rako aurkezten dugun egitaraua asteburu baterako baino zabalagoa izango da, eta ekainetik udazkenera bitarte zabalduko da».
EGITARAUA
Igandea, ekainak 3
- 10:00etatik aurrera. Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren hasiera. Ekaineko, uztaileko eta abuztuko igandeetan hamabi bikote lehiatuko dira Kontzejupean.
Ekainak 17, igandea
- 11:00etatik aurrera. XLVIII. Enrike Abril Errebote Txapelketako finala, Beheko plazan. Ustaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte izango dira aurrez aurre.
Uztailak 29, igandea
- Pasaka Eskuz Txapelketaren finalaurrekoak, Iturriotzen. Ordua ez dago zehaztuta.
Abuztuak 3, ostirala
- Pasaka Eskuz Txapelketaren finala, Kontzejupean. Ordua ez dago zehaztuta.
Irailean zehar
- Erakusketa. Joko zuzenak, Turismo Bulegoan.
- Hitzaldia. Joko zuzenak Oiartzualdean (J. M. Mitxelena).
- Errebotea. Enrike Abril Txapelketako partida, Beheko plazan.
- Pasaka. Bi partida: eskuz eta larruzko laxoaz, Kontzejupean.
- Laxoa. Baztan-Malerreka partida, Beheko plazan.
- Bote luzea. Gipuzkoa-Lapurdi, Doneztebe plazan. pOharra. Oraindik ez dituzte datak eta orduak zehaztu.