Gazte bat atxilotu dute, beste bat jotzeagatik
25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Nes...
25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Neskaren lagunetako bat hura laguntzera joan zen, eta atxilotuak, botila batekin jo zuen.