Bigarren eskuko azoka egingo dute Lezon etzi
Etxean traste zaharrak dituztenek eta zer egin ez dakiten horiek aukera izango dute hileko lehen larunbatetan Lezon saltzeko, trukatzeko edo, eskuzabal izanez gero, oparitzeko aukera izango dute. Bigarren eskuko azoka egingo dute hilero Lezon, eta lehe...
Etxean traste zaharrak dituztenek eta zer egin ez dakiten horiek aukera izango dute hileko lehen larunbatetan Lezon saltzeko, trukatzeko edo, eskuzabal izanez gero, oparitzeko aukera izango dute.
Bigarren eskuko azoka egingo dute hilero Lezon, eta lehenengoa etzi izango da. Goizeko hamarretan hasiko da, eta lau orduz izango dira Saldise plazako estalpean. Lezoko herrigunearen biziberritzearen barruan sartu dute ekimena.
Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak esan du merkatuak hogei partaide finko edukiko dituela, baina nahi duenak parte har dezakeela bertan. Horretarako, Oarsoaldea Garapen Agentziaren telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek (943 52 46 50).
Salerosketa postuez gain, produktuen berrerabilgarritasunari buruzko informazioa ere izango da azokan. Abuztuan ez dutela egingo jakinarazi dute.