Bentako eta hondartzako aparkalekuen gaineko “informazio eza” salatu du Bilduk
Hondarribiko Bilduk salatu du Bentako eta hondartzako aparkalekuetako TAO zerbitzuaren gainean “informazio eza” dagoela: “Jende asko hurbildu zaigu, baita BAZ bulegora joan ere, aparkaleku horiek zein egoeran dauden jakin nahian”...
Hondarribiko Bilduk salatu du Bentako eta hondartzako aparkalekuetako TAO zerbitzuaren gainean “informazio eza” dagoela: “Jende asko hurbildu zaigu, baita BAZ bulegora joan ere, aparkaleku horiek zein egoeran dauden jakin nahian”. Izan ere, aparkaleku horien kudeaketaren gaineko akordiorik ez zen izan udalaren eta Jaurlaritzaren artean, beraz, Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzak hartuko du azpiegitura horiek kudeatzeko ardura.
Bi erakundeen arteko adostasun ezaren gaineko “nahigabea” azaldu du Bilduk, “nahiz eta gure taldea bertan ematen zen TAO zerbitzuaren ereduarekin ados ez egon”. Hartara, aparkaleku horien gaineko kudeaketa zein izango den azaltzeko galdegin dio Bilduk Jaurlaritzari, “adibidez, hondarribiarrentzat txartel berezirik egongo den, hala bada non eskatu behar den, noiz hasiko den funtzionamendua… Herriari ez dio informazio zehatzik eman”.

