Alkatea bihar bilduko da lehen aldiz hiritarrekin hiriari buruz hitz egiteko
Estrategia berriak garai berrietarako dokumentuaz hitz egiteko hiritarrekin bilerak egitea erabaki zuen martxoan Udal Gobernu Batzordeak. Hala, Jose Antonio Santano alkatearen eta hiritarren arteko bileretako lehenengoa bihar egingo dute, 19:30ean, uda...
Estrategia berriak garai berrietarako dokumentuaz hitz egiteko hiritarrekin bilerak egitea erabaki zuen martxoan Udal Gobernu Batzordeak. Hala, Jose Antonio Santano alkatearen eta hiritarren arteko bileretako lehenengoa bihar egingo dute, 19:30ean, udaletxeko bilkura aretoan.
Hogei hiritar ingururekin elkartuko da Santano bihar, udal webgunean irekitako atalaren bitartez izena eman dutenak. Alkateak adierazi duenez, “hiriari buruz hiritarrekin hitz egitea da ekimenaren xedea”.