Alkartasunaren kultur hamabostaldian, Muxikoak, Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki eguna
Badoa aurrera Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur eta bihar, mutxikoen tailerra egingo dute Azokan, eta etzi, berriz, XIX. Sagardo Jaia. Dultzaineroak, trikitilariak, txorixoa, sardinak, postreak… eta, nola ez sagardoa eta dantza ez dira faltako. ...
Badoa aurrera Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur eta bihar, mutxikoen tailerra egingo dute Azokan, eta etzi, berriz, XIX. Sagardo Jaia. Dultzaineroak, trikitilariak, txorixoa, sardinak, postreak… eta, nola ez sagardoa eta dantza ez dira faltako.
Aurten, gainera, postre lehiaketa antolatu dute. Sagarrarekin egindako postreak hartuko dituzte lehiaketan, elkarteek edota norbanakoek eginak. Parte hartzaileen postreak salgai jarriko dituzte.
Igandean, berriz, dantzari txikien txanda izango da. 12:30etik aurrera, Alkar Txikikoekin batera Oiartzungo Elizaldekoak eta Lizeokoak ariko dira dantzan kalez kale. Zumardiko agertokian emanaldia egingo dute ondoren, eta arratsaldean, 17:30ean, Kultur Etxean, Jakin eta Jolasek eskainiko dute antzokiko istorioak izeneko antzezlana ikusteko aukera izango dute haurrek, dantzari izan ala ez izan.