Portua eta ingurumena hizpide, asteazkenean, Arizabalon
Pasaiako Portuaren jarduerak ingurumenean eragiten dituen kalteak aztertu eta neurri zuzentzaileak adosteko lanean ibili den erakunde arteko mahaiak bukatu du bere lana. Asteazkenean aurkeztuko dute publikoki, 10:00etan, Arizabalon. Txostenean jasotako...
Pasaiako Portuaren jarduerak ingurumenean eragiten dituen kalteak aztertu eta neurri zuzentzaileak adosteko lanean ibili den erakunde arteko mahaiak bukatu du bere lana. Asteazkenean aurkeztuko dute publikoki, 10:00etan, Arizabalon. Txostenean jasotakoak aurkezteko deitu duten prentsaurrekoan ondorengoek parte hartuko dute: Amaia Agirregabiria (Pasaiako Alkatea, Errenteria, Lezo eta Donostiako alkateen izenean); Juan Ignacio Escala (Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen zuzendaria); Ainhoa Iraola (Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Zuzendari Orokorra)
eta Lucio Hernando (Pasaiako Portu Agintaritzako Lehendakaria).