Kanporaketa jokatuko du Pasaiak
Joan eta itzuliko kanporaketa jokatuko du Pasaiak. 4-0 irabazi zion lehengo larunbatean Rotetari, eta honenbestez, sailkapeneko bigarren postuari eusten diote zuri gorriek. Hurrengo asteburuan kanporaketa jokatuko dute Bizkaiko eta Arabako bigarren tal...
Joan eta itzuliko kanporaketa jokatuko du Pasaiak. 4-0 irabazi zion lehengo larunbatean Rotetari, eta honenbestez, sailkapeneko bigarren postuari eusten diote zuri gorriek. Hurrengo asteburuan kanporaketa jokatuko dute Bizkaiko eta Arabako bigarren taldeen kontra. Irabaztekotan, Tolosak egiten duenaren menpe egongo da zuri-gorriak mailaz igotzea ala ez.
Pasaiak nagusitasun osoz irabazi zion Rotetari. Elvirak, Arrondok, Merak eta Famosok sartu zituzten Pasaiaren golak. Rotetak, aldiz, bere jaitsiera berrestu baino ezin izan zuen egin.
Pasaiaren zale ugari bildu zen Rotetaren zelaian.