Iñaki Villagranek ‘Irreverencias’ lan surrealista aurkeztuko du
Asteazkenean, 19:30etik aurrera, Iñaki Villagranek bere azken lana aurkeztuko du Xenpelar Etxean: Irreverencias. Lan surrealista da Villagranen azkena, eta absurdua da oinarria. Narratzaileak galdera bati erantzuten saiatuko da: Ba al da bizitza bera ...
Asteazkenean, 19:30etik aurrera, Iñaki Villagranek bere azken lana aurkeztuko du Xenpelar Etxean: Irreverencias. Lan surrealista da Villagranen azkena, eta absurdua da oinarria. Narratzaileak galdera bati erantzuten saiatuko da: Ba al da bizitza bera baino ironikoagoa den zerbait? Gauzekiko ikuspegi bitxia izango du narratzaileak: berraragitzea, fobien mundua, desleialtasunaren prezioa edo existitzen ez den iragan baten nostalgia.
Villagranen arabera, liburua irakurtzen duenak barre egiteko aukera izango du, eta bide batez, “psikoanalista bisitatzeari uztea”.